Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren jardun-planak aurkeztu dira Eusko Legebiltzarrean

Lunes, 4 de Junio de 2018 - Actualizado a las 17:00h.

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak gaur goizean Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren jardun-planak aurkeztu ditu Legebiltzarrean. Aditzera eman duenez, helburua da Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren lan-ildoak egituratzea. Zuzendaritzak guztira 18 milioi euro zuzenduko ditu gizarte-ekonomiako enpresa gehiago eta hobeak sustatzera eta sektoreko balioak eta ezaugarriak hedatzera eta zabaltzera (kooperatibak, lan-sozietateak eta ekonomia solidarioa). Kalkulatu da laguntzak lagungarriak izango direla 2017-2020 aldian gizarte-ekonomiako 600 enpresa sortzeko.

San José sailburuak adierazi du gizarte-ekonomiako enpresa gehiago eta hobeak sortzera zuzentzen diren ekintzetan, babeserako laguntza integralak hartzen direla aintzat. Laguntza integral horiek bideratuko dira sustapenera, ekintzailetzara eta merkataritza-enpresen eraldaketara, baita zailtasunak dituzten enpresen edo belaunaldi-ordezkapeneko prozesuetan dauden enpresen babesera ere, baldin eta gizarte-ekonomiara jo nahi badute enpresaren iraupena ziurtatzeko eta lanpostuak mantentzen direla bermatzeko.

 “Gizarte-ekonomiako enpresa onenei zuzendutako kapituluarekin —adierazi du San José sailburuak— lortu nahi dugu kooperatibak eta lan-sozietateak haztea eta haien sozietate-oinarria gehitzea;horretarako, beste bazkide batzuk gehitzeko laguntza-ildoak daude. Helburu hori zenbait kolektiboren enplegagarritasun hobearekin lotzen dugu —hala nola besteren konturako kontratua duten eta bazkide ez diren pertsonen, langabeen eta lan-munduratzeko zailtasun bereziak dituzten edo desgaitasunak dituzten pertsonen enplegagarritasun hobearekin—”.

Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako eragile nagusien, foru-erakundeen, udal-erakundeen, hiru unibertsitateen eta eragile sozialen parte-hartzearekin, barnean direla lau sindikatu adierazgarrienak, prestatu dira Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren jardun-planak.

San José sailburuak gogorarazi du Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiaren ehuna erreferentea dela nazioartean, eta nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak horretara zuzendutako aurrekontua sustatzeko eta finkatzeko konpromisoa duela. “Agerraldi honetan, —aditzera eman du San José sailburuak— eskertu nahi ditut laguntzen etengabeko igoera finkatzeko Legebiltzarrak hartutako ekimenak. 2017an, 3 miloi 800 mila eurorekin hasi ondoren, orain 4 milioi 400 mila eurotan gaude eta ia 5 milioi 400 mila euro lortzea espero dugu”.

Eusko Legebiltzarreko Lan eta Justizia Batzordearen aurrean egindako aurkezpenean, María Jesús San José sailburuarekin batera izan dira Jon Azkue Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea eta Jokin Diaz Gizarte.