Eusko Jaurlaritzak hiru foru aldundiei transferentziak egin dizkie

Lunes, 4 de Junio de 2018 - Actualizado a las 17:56h.

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek, gaur, Lehendakaritzaren egoitzan, transferentzien hiru batzorde egin dituzte, aldi berean, hiru lurralde historikoei Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako “Probintzietako Artxibo Historiko” izenekoen kudeaketa eta langileak eskualdatzeko. Bileran, transferentzien hiru dekretuak sinatu dira, eta, aste honetan, aldi berean argitaratuko dira Euskadiko eta lurralde historikoetako aldizkari ofizialetan.

Transferentzien hiru batzorde mistoen bileraren eta sinaduraren buru Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da;batzordeak erakunde bakoitzeko 4 ordezkarik eta Begoña Pérez de Eulatek, Eusko Jaurlaritzako Estatutuaren Garapenerako zuzendariak, idazkari-lanetan eratzen dute.

Eusko Jaurlaritza:

Josu Erkoreka, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuaBingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaItziar Agirre, Ogasuneko sailburuordeaSabino Torre, Araubide Juridikoaren sailburuordea

Arabako Foru Aldundia:

Ramiro González, diputatu nagusiaIgone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuaMaría Pilar García de Salazar, Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuaJosé Luis Cimiano, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatua

Bizkaiko Foru Aldundia:

Ibone Bengoetxea, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaJose María Iruarrizaga, Ogasun eta Finantzen foru diputatuaLorea Bilbao, Euskara eta Kulturako foru diputatuaAitor Cobo, Finantza, Aurrekontu eta Ondarearen zuzendari nagusia

Gipuzkoako Foru Aldundia

Markel Olano, diputatu nagusiaDenis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako foru-diputatuaMaite Barruetabeña, Araubide Juridiko eta Funtzio Publikoko zuzendariaMaría José Tellería, Kulturako zuzendari nagusia

LANGILEEN ETA ZERBITZUEN TRANSFERENTZIA

“Probintzietako Artxibo Historiko” izenekoen kudeaketa Espainiako Gobernuak transferitu zion Eusko Jaurlaritzari 2011n, EKren 149.1.28 artikuluari eta Gernikako Estatuaren 10.20 artikuluari jarraikiz. Honako dekretu hauen bidez transferitu zen: 142/2011 Dekretua, ekainaren 28koa, eta 897/2011 Dekretua, ekainaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuko titulartasuneko artxiboen kudeaketaren inguruan eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitzekoa.

Harrezkero, Eusko Jaurlaritzak izan du funtsak kudeatzeko ardura, Kultura Sailaren bidez. Aurrerantzean, langileen eta zerbitzuen kudeaketa hiru foru-aldundien eskuetan egongo da:

Lanpostuak: 18 funtzionario eta lan kontratuduneko plaza dira: 10 Bizkaian, 6 Araban eta 2 Gipuzkoan.Finantzaketa: urtean 2,86 milioi euro dira eta, aurrerantzean, aldundiek Eusko Jaurlaritzari egiten dioten ekarpenetik kenduko dute zenbateko hori.Ondasun higiezinak eta higigarriak, atxikitako eskubide eta betebeharrak:Araba: Vitoria-Gasteizko Zumakadi ibilbideko 21 zenbakian dagoen eraikinaren erabilera subrogatzen da eta altzari eta ekipo inbentariagarriak eta dokumentu-funtsen kudeaketa eskualdatzen diraBizkaia: Bilboko Henao kaleko 8 zenbakian dagoen eraikinaren erabilera subrogatzen da eta altzari eta ekipo inbentariagarriak eta dokumentu-funtsen kudeaketa eskualdatzen diraGipuzkoa: Oñatiko Ibarra Zelati kaleko 4 zenbakian dagoen eraikinaren erabilera subrogatzen da eta altzari eta ekipo inbentariagarriak eta dokumentu-funtsen kudeaketa eskualdatzen dira

Akordioek 2018ko ekainaren 1etik aurrera izango dute atzeraeraginezko efektua.

BALIO HANDIKO DOKUMENTUAK

Bilbon, Vitoria-Gasteizen eta Oñatin daude hiru artxiboak, eta horietako funtsek lurralde historikoetarako interes handiko dokumentu-multzo paregabea eratzen dute:

100 urte baino gehiagoko notario-protokoloak;horrenbestez, “historiko” katalogazioa duteHistoriko izaera ez duten baina 25 urte baino gehiago eta 100 baino gutxiago dituzten notario-protokoloakEstatuko ordezkaritzaren eta ordezkariordetzen artxiboak, dagoeneko administrazio-indarraldirik ez dutenak