‘Udagiro’ zerbitzu berria eskainiko da Zarautzen

5 eta 11 urte bitartekohaurrentzako eskainiko dauztailaren 2tik 30era etadoakoa izango da

Domingo, 3 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:29h.

ZARAUTZ – Zarauzko Udaleko Gaztedia sailak Udagiro zerbitzu berria jarri du martxan udarako. 5 eta 11 urte bitarteko haurrek zuzendutako zerbitzua uztailaren 2tik 30era eskainiko da, goizez, eta doakoa izango da.

Modu honetan, haurrek egunero jarduera ezberdinak burutzeko aukera izango dute, begirale talde batek gidatuta;hala nola, jolasak, bisitak, kirola, talent-showak eta abar. Zerbitzuan parte hartzeko interesa duten haurrek Salbideko parkean elkartuko dira goizero eta, taldetxoa osatutakoan, eguneroko jarduera egiteko lekura abiatuko dira.

Horretarako, Udalak Salbiden haurrentzat egokituta dituen espazioak irekiko ditu, jolasaren bitartez haurren arteko harremanak lantzeko eta udaz jolas giroan gozatzeko. Izen ematea ez da beharrezkoa izango, baina, parte hartzeko interesa duen orok Gaztedia sailean eskuragarri duen inkesta bete dezake, informazioa jasotzeko. – A.R.