Gazteen Danborrada izango dute San Pelaio jaiek

Ekainaren 27an ospatuko da,eta 12 urtetik gorakozarauztarrek lehen aldiz ateraahal izango dira danborradan

Domingo, 3 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:28h.

ZARAUTZ – Zarauzko Udalak eta elkarte gastronomikoak elkarlanean egitasmo berri bat jarri dute martxan 2018ko San Pelaio jaien baitan: Gazteen Danborrada.

Ixidor Larrañaga Jai eta Ekitaldi zinegotziak azaldu duenez, proposamen berri hau 12 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago;izan ere, “Haur Danborrada eta Helduen Danborrada ospatzen da, eta Haur Kultur Taldeak eta elkarte gastronomikoek adin tarte bat danborradan parte hartzeko aukerarik gabe geratzen zela ikusi zuten”.

Hala, Gazteen Danborrada hilaren 27 goizerako antolatuko da. Entseguak Helduen Danborradako elkarteekin egingo dira, 7, 12, 14, 19 eta 21ean, Lizardi Institutuko pistan, (21.00-22.00). Parte hartzeko jaiak@zarautz.eus-era idatzi edo 943 005 119-ra deitu behar da. – A.R.