Kirmen Uribek irakurketa taldearen saioan parte hartuko du

Domingo, 3 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:27h.

LEGAZPI – Legazpin irakurketa taldeak sortu dituzte, liburutegiaren 50. urteurrena dela eta. Horietako bateko kideek euskarazko liburuak irakurri eta ondoren irakurritakoari buruz eztabaidatzen dute. Hurrengo saioa (opor aurreko azkena) hilaren 12an izango da, 18.30ean. Kirmen Uribe idazle ondarrutarraren Elkarrekin esnatzeko ordua liburuari buruz hitz egingo dute. Solasaldian Uribek berak parte hartuko du. Udalak legazpiar guztiei ekitaldi honetan parte hartzeko gonbita luzatu die. Saiora joan nahi dutenek, liburua irakurrita izatea komeni da. Liburutegian ale batzuk daude oraindik. – A.Z.