Asfaltatze lanengatik trafikoan aldaketak izango dira Karrikan

Domingo, 3 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:23h.

 OIARTZUN – Karrikako lanak datorren astean bukatuko dira, baina asfaltatze lanengatik, trafikoan aldaketak izango dira. Astelehenean eta asteartean Beheko Errotako aparkalekutik plaza arteko bidea moztuta egongo da. Plaza inguruko bizilagunek ibilgailuak Beheko Errotako aparkalekuan utzi beharko dituzte egun osoan. Asteazkenean eta ostegunean, berriz, Larraldapatik itxiko da bidea. Egun horietan, auzotar guztiek larrialdi irteeratik ibili beharko dute eta Artason aparkatu. – A.M. 

Secciones