Hegaztiak ezagutzeko irteera antolatu dute datorren larunbaterako

Domingo, 3 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:30h.

 ELGOIBAR – Morkaiko mendizale taldeak inguruko hegaztiak ezagutzeko irteera antolatu du hilaren 9rako. Txangoa Asier Sarasuaren gidaritzapean egingo da eta plazak mugatuak direnez, “parte hartzera animatzen direnek izena eman behar dute 636 994 798 telefono zenbakira dei eginez edo morkaiko@morkaiko.eus helbidera idatziz”. Parte-hartzaileak 9.00etan elkartuko dira “Maltzagarako bidegorriaren hasieran”. – J.L