Giza Katera joateko autobuseko tiketak jaso daitezke

Domingo, 3 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:24h.

HERNANI – Hernaniko Gure Esku Dagok dei berezi bat egin nahi die hernaniarrei, Giza Katera joateko intentzioa eduki baina oraindik izena eman ez dutenei bereziki, asteburu honetan edo beranduenez hurrengo egunetan izena ematera hurbil daitezen. Bestalde, autobuseko tiketa oraindik hartu ez dutenei esan nahi diete gaur jaso ahal izango dutela txartela Andre Kaleko Gure Esku Dagoren egoitzan edo asteburuetan Kale Nagusian jartzen duten mahaian. – A.M