Foru aurrekontu partehartzailearen inguruko hitzaldia egingo da

Domingo, 3 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:22h.

HONDARRIBIA– Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2019. urterako aurrekontu parte-hartzailearen inguruko hitzaldia egingo da etzi, asteartean, 17.30etik aurrera, Kasino Zaharrean. Ekitaldi honetako hizlariak Imanol Lasa Foru Diputatua eta Joseba Muxika, Herritarren Partaidatzeko Foru Zuzendaria izango dira. Sarrera librea izango da bertaratzen diren hiritar guztientzat. – X.S.