Biharko Herri Jaiarekin baserri giroa izango da erdigunean zehar

Sábado, 2 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:34h.

AZKOITIA – Azkoitiarrek baserritarrak eta baserriko bizimodua txalotzeko sortu zen Herri Jaiaren edizio berri bat ospatuko dute bihar, goizean zehar. Aurtengoan baserrietako produktuak (barazkiak, gazta, loreak, eztia, ogia...) saltzeko bederatzi postu ipiniko dituzte Herriko plazan. Era berean, txahala erreko dute Ikurriñaren plazan eta bertaratzen direnek okel pintxoak eta sagardoa dastatu ahalko dituzte. Amaitzako, umeentzako puzgarriak izango dira (11.00etatik 14.00etara) Goiko Losan. – J.L