Txinalkak ‘Futbol partida’ lana antzeztuko du gaur eta bihar

Sábado, 2 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:30h.

OIARTZUN – Txinalkak, herriko antzerki taldeak, asteburu honetan emanaldiak eskainiko ditu. Aurtengo honetan, Achille Campanille dramaturgo italiarraren Futbol partida taularatuko dute. Gainera, historian lehenengo aldia izango da antzezlan hau euskaraz ikusteko aukera izango dena. Emanaldiak gaur 20.00etan eta bihar 19.00etan izango dira udaletxeko areto nagusian, Oiartzungo Antzerkizale Elkartearen eskutik. Sarrerak bost eurotan salduko dira, egunean bertan. – A.M.

Secciones