Sanjuan sua prestatu nahi dutenek baimena eskatu behar dute

Sábado, 2 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:30h.

OIARTZUN – Sanjuan sua eremu publikoan egin nahi duten herritarrek ekainaren 18a baino lehen baimena eskatu beharko dute Oiartzungo udaletxean. Sanjuan suen kokapenaren egokitasuna aztertuko du Udalak, baimena eman aurretik. Sua ezingo da urbanizatutako zoladuraren gainean egin eta, eraikin, ibilgailu zein linea elektrikoetatik urrun kokatu beharko da. Pilak ekainaren 16tik aurrera egin ahal izango dira eta hilaren 23an 20.00etatik aurrera piztu ahal izango dira. – A.M

Secciones