‘Lau Eme’ ikuskizunaren estreinaldia Cirizan, eguraldiarengatik

Sábado, 2 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:31h.

PASAIA – Pasaiako Udalak aditzera eman duenez, gaur 20.00etan arratsalderako Donibaneko Santiago plazan aurreikusita zegoen Haatik dantza konpainiaren Lau Eme lanaren estreinaldia, eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Trintxerpeko Ciriza etxera lekualdatuko da. Ekitaldi hau Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak antolatu du. Haatik konpainiak bere lan berriaren estreinaldia egiteko Pasaia aukeratu du. Ondoren, Gasteizen, Arrasaten eta Bartzelonan izango dira. – A.M.