Gaur izango da Donibaneko Geltoki Motor triatloia

Sábado, 2 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:31h.

PASAIA – Pasai Donibaneko V. Geltoki Motor triatloia-sprint, Xanju kirol klubak antolatuta, gaur 15.30etik aurrera jokatuko da. Kirolariek 750 metro igeriketan egin beharko dituzte Pasaiako badian. Ondoren, Nabalaldean bizikleta hartu eta Jaizkibel menditik 20 kilometroko zirkuitua egin beharko dute. Amaitzeko, Puntaseko pasealekuan bost kilometro korrika beteko dituzte. Informazio gehiago www.pasaidonibanetriatloia.com webgunean eskuratu daiteke. – A.M.