Egun osoko irteerak, ludoteken kurtso amaiera ospatzeko

Sábado, 2 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:31h.

PASAIA – Pasaiako udal ludoteken ikasturtea bukatzear da, eta jarduera indartsu ugari antolatu dute, ikasturteari bukaera emateko. Aurten 300 haur baino gehiago ibili dira udal ludoteketan. Honela, handienek, zortzi eta hamabi urte arteko gaztetxoek, gaur egun osoko irteera dute Berriozargo (Nafarroa) Rocópolis abentura-parkera. Datorren larunbatean txikiek Errekaldeko Txiki Parkera joango dira eta ondoren Lasarte-Oriako parke batean bazkalduko dute. – A.M

Secciones