Euskaraldia aurkezteko ekintzak izango dira gaur Plaza Zaharrean

Sábado, 2 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:34h.

 DEBA –Udaleko Euskara sailak Debako herritar eta eragile guztiak gonbidatu nahi ditu Euskaraldia egitasmoa aurkezteko larunbat honetan Plaza Zaharrean egingo diren ekitaldietan parte hartzera. Ekimena 20.00etan aurkeztuko da baina 19.00etatik 21.00era bitartean zalantzak argitu eta informazioa emateko mahaia jarriko da. Era berean, herritarrek Euskaraldiarekin bat egiten dutela adierazteko argazkia edo bideotxoa prestatzeko aukera izango dute plazan bertan. – J.L.

Secciones