VI. Garagardo Azoka zabalduko dute gaur

Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Orio. Orioko plazak Garagardo Azoka hartuko du gaurtik igandera bitartean seigarren urtez, eta garagardo desberdinak dastatzeko aukera izango da egunotan. Irekiera-ekitaldia gaur egingo dute, 19.00etan, eta Mirotza Sariak jasoko dituzte Leire Olaberria eta Haimar Zubeldia kirolariek. Ondoren, Bide Batez taldearen erromeriak girotuko du gaua. Bihar, berriz, Easo Motor desafioa (11.00), Euskaraldiko Hamalaukoaren aurkezpena (13.00), Aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa (18.00) eta Fan &Go-ren erromeria izango dira. Argazkia: N.G.