Lore eta Landareen XI. Azoka ospatuko da bihar Zarautzen

Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:34h.

ZARAUTZ – Zarauzko Zigordia kaleak Udaberriko Loreen eta Landareen XI. Azoka hartuko du bihar, 10.00etatik 14.30era. Azokan bertako eta kanpoko saltzaileak izango dira, lore eta landare aukera zabala eskaintzeko;hala nola, barnekoak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak eta abar. Gainera, landareekin harreman estua duten beste zenbait produktu eskuratu ahal izango dira;xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak eta pitxiak, besteak beste. – A.R.