Forondako ikasleen lanak ikusteko aukera izango da Oxforden

Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:35h.

ZUMAIA – Zumaiako Oxford aretoan zenbait ikasle zumaiarren lanak ikusteko aukera izango da gaurtik hilaren 10era bitartean. Forondan zeramika nahiz egur taila ikastaroak eskaintzen dira, eta ikasturtean zehar ikasleek egindako lanak ikusgai izango dira egunero. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera 18.30etik 20.30era joan ahal izango da, eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12.00etatik 14.00etara eta 18.30etik 20.30era. – A.R.