Tomas Salazar IX. Aizkorriko Bira proba egingo dute bihar

Proba luzeak 52 kilometro ditu eta gaztetxoenak 16 eta eskualdeko mendiak igaroko dituzte

M. Aranburu - Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

beasain - Badator berriz ere Tomas Salazar Aizkorriko biraren IX. edizioa. Bi urtez behin antolatzen du beasaingo Aizkorri mendi elkarteak ekitaldi hau eta aurtengoan, lehengoz larunbatean egingo da. Gauzak horrela, bihar inguruko mendiak jendez beteko direla espero dute.

Bira edo probak 52 kilometro inguruko ibilbidea egiten du eta 2000 metroko desnibela metatzen du. Goierriko txokoak ezagutzeko ere balioko du, ibilbideak eskualde ia osoa igarotzen baitu;hala, Beasaindik atera, Olaberriko ibilbideetan zehar Idiazabalgo mendien barrena Etzegarateraino joango dira, handik Zegamako mendietatik Aizkorriraino jo, eta bertatik berriro ere Beasainera itzultzeko bidea hartuko dute, Zeraingo, Segurako eta Ormaiztegiko lurretatik barrena pasa ondoren.

“Eguraldia ezik, eta espero hau ere ona izatea, dena prest dugu IX. Tomas Salazar Aizkorriko birarako”, zehaztu du Izaskun Salazar, probako antolatzaileetako batek. Beasaindik argitu baino lehen abituako dira, goizeko 6.00etan. Ondoren, 14.00ak eta 20.00ak bitartean egongo da helmuga zabalik. Ezarritako ordua baino lehen mendizale batzuk iristen badira ere, Bira oinez egiteko eta mendiaz gozatzeko helburuarekin sortu zutela gogoratu du Salazarrek: inguruan ditugun paraje zoragarriak kanpotik datozenei ezagutzen emateko eta bertakoek beste behin gozatu ahal izan dezaten”.

“Ibilbide luzeko froga hauen arrakasta handia da gaur egun eta 200 inguruko parte-hartzaile kopurua biltzen du Aizkorri Mendizale elkarteak antolatzen duen frogak”, adi-erazi du Salazarrek. 60 laguntzailetik gora bilduko dira biharkoan baina aurrez ere lanean ibili dira egunotan, bira honetan parte hartuko dutenek dena prest izan dezaten eta ibilbide eroso eta atsegina aurkitu dezaten. Proban zehar hamar puntu desberdinetan izango dituzte partaideek kontrolak eta horietariko zazpi kontroletan janaria eta edaria eskainiko dute, beti egin ohi den moduan.

gazteentzat ere bai Gaztetxoek ere parte hartzeko aukera izango dute. Gazteen artean mendizaletasuna bultzatzea da Aizkorri Mendi elkartearen helburu nagusietariko bat eta horregatik hasi ziren antolatzen Aizkorrira Begira ibilbidea. Hau, 8-16 urte bitarteko gazteentzat zuzendua egoten da bereziki eta eskola kirolaren barruko ekintza bezala txertatu dute. Hala ere, nahiz eta ikastetxeetatik izen ematearen berri jaso duten, edonorentzat irekia izango dela nabarmendu dute, baita beste bailara edo lurraldeetatik datozenentzat.

Aizkorri mendi elkartean juntatuko dira gaztetxoak goizeko 8.00-etan eta 16 kilometroko ibilbidea egingo dute, berriz ere elkartean amai-tzeko. Aizkorriko Biraren ibilbide an-tzekoa eigngo dute: Beasaindik Olaberrira abiatuko dira baina Etzegaratera igo gabe Idiazabala jaitsiko dira Intxusti iturritik. Idiazabaldik, berriz, Urbizura igo eta Aizkorriko Birako parte-hartzaileekin batera birako azken 5 kilometroak egingo dituzte.

Bi ibilbideak behar bezala markaktuta egongo dira eta Goierriko mendi eta txokoetan barrena partaideek egun ederra pasako dutela espero dute antolatzaileek eta jendea inguratzeko deia egin dute.