‘Zabu Zibu’ egitasmoa ekainean iritsiko da Ordiziara

Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:30h.

 ORDIZIA – Ordiziako Udalak eta Urtxintxa eskolak elkarrekin Zabu Zibu izeneko egitasmoa antolatu dute beste urtebetez. Proposamen honek, kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, ekainaren 7, 14, 21 eta 28an, 18.00etatik 19.00etara Ordiziako Plaza Nagusian jolas saioak burutuko dira. Bi eta bost urte bitarteko haurrak eta euren familiak daude gonbidatuta saio hauetara. – M.A.

Secciones