Ruper Ordorikak gaur kontzertua eskainiko du Beasaingo Igartzan

Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:31h.

 BEASAIN – Igartza Musika programaren barruan, gaur iluntzeko 22.00- etan, Ruper Ordorika abeslariak kontzertua eskainiko du Beasaingo Igartzako jauregian. Oraingoan bakarka ariko da kantuan abeslari oñatiarra eta Guria Ostatuan lana aurkeztuko du gaurko saioan. Sarrerak 5 euro balioko du eta antolatzaileek euskal musikan maila gorenean dabilen abeslariaren emanaldira gerturatzeko deia zabaldu dute. – M.A.