Ormaiztegiko ekain kulturala ekintzaz beteta dator

Gaur hasi eta hilaren amaiera bitartean 18 ekintza egingo dira;tartean kontzertu eta azokak

Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

ormaiztegi - Ekintzaz beteta hasiko dute Ormaiztegin ekaina. Eguraldiak oraindik asko lagun-tzen ez badu ere, egitarau oparo eta zabala antolatu du bertako Udalak. Hilabete batez, mota guztietako ekintza kulturalez osatutako egitaraua izango da, besteak beste, Kulturarteko Gastroazoka, Gure Sor Lekuaren Bila dokumentalaren proiekzioa, Musikale Jaialdia, Ardo dastaketa gidatua, eta Bertako ekintzaile eta artisauen Azoka izango dira. Guztira 18 ekintzak hartuko dute Ormaiztegiko ekain kulturala.

Gaur hasiko dute hilabete hori eta lehenengo ekintza 22.00etan hasiko da. Gure Sor Lekuaren Bila dokumentalaren proiekzioa izango da Eliza atarian. Bihar, berriz, 17.00etan, Eskola Urbeltz Pilotalekuan arku erakustaldia egongo da eta 19.00etan Muxika Plaza Karpan tortila pintxoak eta edariak jarriko ditu salgai Urmaiz abesbatzak;euro eta erdi eta euro batean, hurrenez hurren. Igandean bertako ekintzaile eta artisauen azoka egingo dute. 10.00etan emango diote irekiera eta 14.30ak arte egongo da zabalik. Hala, bertako ekintzaileekin hitz egiteko aukera egongo da eta egiten dituzten lanak ezagu-tzekoa ere bai. Eliza atarian jarriko dute azoka.

Datorren ostegunean, hilak 7, musikale jaialdia izango da eta larunbatean, erreka eguna. Erreka garbiketa egingo dute auzolanean. Ekintza nabarmenen artean dago ekainaren 17an egingo den Kulturarteko gastroazoka. Herriko kultur aniztasuna gastronomiatik abiatuz ezagutzeko topagunea izango da Ormaiztegi. - M.A.

Secciones