Ekain amaierara arte egin daitezke Lazkaoko kiroldegiko bazkidetzak

Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:30h.

LAZKAO – Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko bazkidetzak berritzeko epea zabalik dago eta hala egongo da ekain amaiera arte. Hain zuzen ere, bazkidetza berritu nahi dutenek, baja eman nahi dutenek, ordainketa helbideratu nahi dutenek edo bazkidetza mota aldatu nahi dutenek ekainaren 30era arteko epea izango dute tramite horiek egiteko. Aldaketak kiroldegian jakinarazi beharko dira eta behar diren orriak bete. – M.A.