‘Ongi etorri eskolara’ proiektua landuko dute Andoainen

Udalak eta ikastetxeek aniztasun kulturala eta honek sortzen dituen abantailak ikusarazi nahi ditu

Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

aNDOAIN - Andoaingo Udalak Ongi etorri eskolara proiektua garatu du herriko ikastetxeekin batera. Eskolan aniztasun kulturala eta honek sortzen dituen abantailak lantzeko proiektua da, kulturarteko eredu pedagogikotik lantzen dena eta eskola komunitate osoaren inplikazioa bilatzen duena.

Ikastetxeekin elkarlanean landu den plana da aste honetan jendaurrean aurkeztu dutena. Agerraldian izan dira Ana Carrere alkatea;Esti Mujika Kultura eta Hezkun-tza zinegotzia;Ana Sanz Gizarte Zerbitzuetako arduraduna;Maite Petrikorena Ondarreta ikastetxeko zuzendaria;Aitor Iriondo Aita Manuel Larramendi Ikastolako zuzendaria;Mertxe Zapirain La Salle-Berrozpe ikastetxeko zuzendaria;eta proiektua kudeatzeaz arduratu diren Lola eta Dorleta Elkarrekin-eko kideak.

Ongi etorri eskolara proiektuak berdintasunezko bizikidetzan, familia guztien inklusio prozesua aurrera eramaten lan egin nahi du, baita euskara eta euskal kultura aukera modura ikustarazten ere, eta horretarako hainbat lan-ildo markatu dituzte. - M.S.S.