“Hitzak ez dira inoiz hiltzen, eta, ondorioz, Artze gurekin dago”

Antolakuntzan parte hartutako herritar batzuk, atzo, Zumetak egindako kartelarekin.

Ekainaren 16an euskal sortzaile handiari omenaldia egingo zaio Usurbilen

Aitziber Muga - Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Usurbil - Ekainaren 16an Joxan Artze sortzaile handiari Usurbilek egingo dion herri-omenaldia aurkeztu zuten atzo. Herritarrak eta Udala eskuz esku aritu dira azken hilabeteotan ekitaldia antolatzen, eta deia egin zieten herritarrei zein kanpotarrei egun horretan Usurbilera etortzera Artze bizitzera, bakoitzak nahi duen eran.

Artista urtarrilaren 12an zendu zen. “Sortzaile handi bat galdu zuen euskal kulturak. Eta pertsona handi bat Usurbilek”, adierazi zuen Alaitz Aizpuruak, Kultura zinego-tziak. “Zaila zaigu Artze hitz bakarrarekin deskribatzea, bere lana eta ekarria izugarri handia izan baita arlo eta eremu ugaritan, izan literaturan, izan musikagintzan, izan herrigintzan”, gaineratu zuen. Ar-tze poeta, idazlea eta txalapartaria izan zen, Ez Dok Amairu taldearen kide eta Txoria Txori poemaren sortzaile.

Aizpuruak gogora ekarri zuen Joxan Artzek behin idatzitakoa: “Gizon handia da mundua eta mundu ttikia gizona idatzi zuen behin, dotorezia handiz, Joxan Ar-tzek, mundua eta gizonaren arteko harremanaz mintzatzeko, elkar topo egiten duten bidegurutzeaz hausnartzeko”. “Guk, ekainaren 16an, Joxan Artzerekin elkartu nahi dugu berriz, dagoen tokian dagoela ere. Jakin baitakigu dagoenean dagoena, nonahi dagoela, inora joan beharrik gabe, txoria bailitz. Ihesean”, aipatu zuen.

Ekainaren 16ean Artzeren mundu handia ezagutu, irudikatu, oroitu, sentitu, partekatu eta bizi nahi dutela nabarmendu zuen zinego-tziak, “Artze, dagoen tokian dagoela ere, guregan baitago”. Izan ere, haren esanetan, “handia da Artzeren mundua, unibertsoa, unibertso aberats eta zabala. Hainbat iturritatik osatua. Iturri zaharretatik, baina, aldi berean, ur berria edaten. Apurtzen eta eraldatzen. Nola formaz hala mamiz. Hitz berriak sor-tzen, hitz biziak aditzen, baina, beti, betiko hizkuntza zaharretik. Euskaratik eta euskaraz. Iragana eta etorkizuna josten. Eta gehienetan Usurbil abiapuntu. Usurbilgo toki eta bazterrak. Agerikoak eta ezkutukoak”.

Yolanda Arrieta idazleak ere hi-tza hartu zuen eta egun honen antolakuntzan herritik sortutako ekimena zelako parte hartzera animatu zela aitortu zuen. “Heriotzari bizitzatik begiratzeko modu bat da ekitaldi hau. Artzeren hitzak guztion artean sentitzeko, imajina-tzeko, partekatzeko, bizitzeko. Ekitaldi honetan, Artzeren hitzak berpiztuko ditugu, modu horretan, pertsona bera ere berpiztuz. Artze gurekin egongo da, guregan baitago oraindik ere”. Arrietaren esanetan, hitzak ez dira inoiz hiltzen, eta, ondorioz, pertsona, idazlea, ere ez.

Ekainaren 16ko ekitaldi handiaz gain, hilaren 13an solasaldi bat egongo da 18.00etan Potxeonea kultur etxean. Joxan Artze, espirituz ere bai hitzaldia aurkeztuko du euskal idazle eta olerkaria den Andoni Salameronek. Gainera, aurretik eta ekainaren 16ra arte erregistro liburu bat egongo da Potxoenean Artzeri idazteko.

Egitaraua

10.30ean. Harria Hitz bisita gidatua egiteko aukera izango da. Aurrez izena eman behar da: 688 818 017 telefonoan edo info@kultour.pro helbidean.

12.00etan. Joxan Artze oroituz ekitaldi nagusia Mikel Laboa plazan. Txalaparta, poesia, dan-tza, kantua eta musika izango dira.

17.00etan. Joxan Artze sentituz ekitaldia Olanoneko anfiteatroan. Haurrek marrazkiak egingo dituzte txalaparta entzunez sentitzen dutenarekin. Ondoren, ipuin kontaketa laburra izango da.

18.30ean. Joxan Artze partekatuz ekitaldia Dema plazan. Joxan Artzeren lanaren aitortza egingo da, poesia eta txalaparta uztartuz.

22.30ean. Joxan Artze Biziz ekitaldia frontoian. Dantza, txalaparta, poesia, musika eta bertsoekin ikuskizuna.

Secciones