Zelai Ondoko festa batzordeak boluntarioak behar ditu

Jueves, 31 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:17h.

 ZARAUTZ – Zarauzko Zelai Ondo auzoko festak ospatuko dira ekainaren 22tik 24ra, eta egun horietarako boluntarioak behar dituzte. Aurtengo larunbatean, ohiko ekintzez gain San Juan gaua izango dute, eta horregatik beharko dituzte boluntario gehiago. Boluntarioen bilera egingo dute gaur, Zelai Ondoko bolatokian, 20.00etan. Lagundu nahi duenak poligonokofestak@gmail.com-era ere idatz dezake. – A.R.