Parketarrak egitasmoko saioa, datorren asteazkenean Urretxun

Jueves, 31 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:17h.

URRETXU – Datorren asteazkenean Parketarrak egitasmoko saioa egongo da Urretxuko Barrenkaleko parke estalian. 17.00etatik 18.00etara 3-5 urteko haurrek eta beraien gurasoek Zabu-Zibura jolastuko dute. 18.00etatik 19.00etara, berriz, 6-9 urteko haurrek Txirrintxonera jolastuko dute. Egitasmo honen helburua haurrek eta gurasoek euskaraz jolastea da. Hurrengo saioak ekainaren 13an eta 20an izango dira. – A.Z.