Kalegorrian jaialdia, igandean Urretxun

Ainara Legardon, Amorante, Rrucculla eta Elcano Browning Cream-ek joko dute

Jueves, 31 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

urretxu - Igandean Kalegorrian jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute Santa Barbaran. Ainara Legardon, Amorante, Rrucculla eta Elcano Browning Cream-ek joko dute. Gainera, DJ Beirutek giroa berotuko du kontzertuen artean. Sarrera doan izango da eta laguntza-bonoak jarriko dituzte salgai.

Jaialdi hau Kalegorrian Urretxu elkarteak antolatu du, Udalaren, KKinzona irratiaren, gaztetxearen eta Santa Barbara aterpetxearen laguntzarekin.

Aurten, lehenengoz, kontzertu guztiak egun bakar batean izango dira. Eguraldi ona egiten badu aterpetxearen aurrealdean izango dira eta txarra egiten badu baseliza barruan.

Ainara Legardon bizkaitarrak 12.00etan joko du. Musikari honek rock alternatiboa jotzen zuen eta egun esperimentazioa atsegin du.

Amorante (Iban Urizar) elgoibartarrak bigarrengoz parte hartuko du jaialdi honetan. Instrumentu asko jotzen ditu eta tradizio ezberdinetatik edaten du. Herrialde ezberdinetako musika tradizionalak bere egiten ditu. Bere kontzertua 13.15ean hasiko da.

Arratsaldekoak Beste bi kon-tzertuak arratsaldean izango dira. 18.00etan Rrucculla (Izaskun Gonzalez) bilbotarrak joko du. Electro-jazza jotzen du, bateriarekin.

Bukatzeko, 19.30ean Elcano Browning Cream taldeak joko du. Musika beltza da beraien proiektuaren zutabea eta Urretxun Bor Bor diskoa aurkeztuko dute. - A.Z.