Historia jardunaldiak gaur hasiko dira Mutrikun

Xabier Irujo Ametzaga historialaria. (Oskar Montero)

Xabier Irujo historialariak ‘Genozidioa Euskal Herrian’ hitzaldia eskainiko du arratsaldean Zabielen

Jueves, 31 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

mutriku - Mutrikuarrek eta hurbileko historia ezagutzeko interesa duten guztiek Udaleko Kultura sailak antolatzen dituen Historia jardunaldien edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute datozen asteotan. Aurtengoan hiru hitzaldi eskainiko dira eta denak Zabiel kultur etxeko areto nagusian egingo dira, 19.00etan hasita.

Edonola ere, aurtengo Historia jardunaldiei hasiera ona emateko Xabier Irujo historialari ezagunak Genozidioa Euskal Herrian izeneko hitzaldia eskainiko du gaur.

Programaren bigarren saioa, berriz, ekainaren 7an burutuko da. Egun horretan Leyre Arrieta historialariaren txanda izango da eta Hemen Euskadi Irratia, eusko erresistentziko gudarien deia izeneko hitzaldia eskainiko du.

Eta aurtengo Historia jardunaldiak borobiltzeko Borja Aguinagalderen hitzaldia izango da ekainaren 14an. Historialari honek Zabiel kultur etxea eta garaiko gizartea gaia jorratuko du.

Udalak mutrikuar guztiak gonbidatu nahi ditu antolatutako hitzaldietara gerturatzeko. - J.L.

Secciones