Sanjoanak UTS-ek diseinatutako kartelak iragarriko ditu

Jueves, 31 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:15h.

 HERNANI – Hernaniko San Joan jaiak iragartzeko antolatutako lehiaketak badu irabazlea. Aurten aurkeztu diren 19 lanetatik lau lehenetsi zituen San Joan Batzordeak. Lau horietako bat hautatzeko aukera izan dute herritarrek eta UTS Komunikazioak diseinatutakoak jaso ditu boto gehien. 708 herritarrek eman dute botoa eta kartel irabazleak 450 boto, erdia baino gehiago, eskuratu ditu. – A.M.