Quidditch kiroleko Euskal Koparen lehen edizioa Urnietan

Jueves, 31 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:15h.

URNIETA – Larunbatean Quidditch kiroleko Euskal Koparen lehen edizioa jokatuko da Urnietako futbol zelaian 10.00etatik aurrera. Bertan hiru talde euskaldunek hartuko dute parte. Aurretik, bihar hitzaldi bat eskainiko da 19.00etan Lekaion. Quidditch-a zer den azalduko da eta bigarren parte batean Gipuzkoako taldearen gainean hitz egingo da, taldea osatu ahal izateko jokalariak lortu nahi dituzte eta. – A.M.