BERTAN

Zarautzen bizi den Gloria Landak 100 urte bete ditu

Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:22h.

Gloria Landa bizilagunak 100 urte bete ditu, eta Zarauzko Udalaren izenean bere etxera zoriontzera eta lore sorta oparitzera joan zen igandean Miren Letamendia, Hirugarren Adineko zinegotzia. Landa arabarra da, baina 70 urte daramatza Zarautzen bizitzen. Alejandro Etxanizekin ezkondu zen eta bi alaba ditu. Argazkia: N.G.