‘Gu ere bertsotan’ egitasmoaren amaiera ekitaldia, gaur

Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:41h.

ZARAUTZ – Zarauzko Udalak herriko ikastetxeekin antolatutako Gu ere bertsotan egitasmoaren amaiera ekitaldia izango da gaur Aritzbatalde pilotalekuan. LH 4, 5 eta 6ko 400 bat ikaslek hartu dute parte egitasmoan ikasturte guztian zehar, eta Iñaki Gurrutxaga eta Maddalen Arzallus bertsolariekin izan dute bertsolaritzara hurbiltzeko aukera. Hala, bi jaialdi izango dira, bata 17.30ean eta bestea 19.00etan. – A.R.