Adinekoentzako kirol zirkuitu berri bat jarri du Orioko Udalak

Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:42h.

ORIO – Orioko Udalak hilaren hasieran Ibai Ondoko parkeko edadetuentzako kirol zirkuitua berritu zuen, eta orain, Estropalari kalearen bukaeran, autopistaren ondoan, beste bat instalatu du. Horrez gain, Ibai Ondoko zirkuituan aprobetxatzeko moduan zeuden lau aparatuak Muntoko pasealekuko skate parkean jarriko dira. Adinekoek, beraz, hiru gune izango dituzte aurrerantzean ariketak egiteko. – A.R.