Zelai Ariztiko ikasgela datozen bi asteburuetan irekiko dute

Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:21h.

ZUMARRAGA – Zumarragako Udalak urtero gela bat irekitzen du Zelai Arizti kultur etxean azterketa garaiko asteburuetan, etxean ikasteko zailtasunak dituzten Zumarraga eta Urretxuko ikasleentzat. Ikasgela hau datozen bi asteburuetan irekiko dute: larunbat honetan eta hurrengoan 16.30etik 20.30era eta igande honetan eta hurrengoan 10.30etik 13.30era eta 16.30etik 19.30era. – A.Z.