Ikastolako ikasleek eskulan erakusketa irekiko dute ostiralean

Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:21h.

 ZUMARRAGA – Ikastolako ikasleek Eskolako Agenda 21en barne egin dituzten eskulanak erakutsiko dituzte ostiraletik aurrera, Zelai Arizti kultur etxean. Erakusketa ostiralean inauguratuko dute, 19.00etan, eta ekainaren 11 bitartean egongo da zabalik. Aretoa egunero irekitzen dute: astelehenetik ostiralera 17.30etik 20.30era eta larunbat eta igandetan 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.30era – A.Z.

Secciones