Igande honetan Aizalekuko festa ospatuko dute

Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:21h.

LEGAZPI – Igande honetan Legazpi eta Gabiriko Aizaleku mendiko festa ospatuko dute. 4x4 autoan joan nahi dutenak Aztirin elkartuko dira, 10.00etan. 11.00etan meza egongo da eta ondoren Mugarik Gabe txistulari taldearekin erromeria egingo dute. Pintxoak, salda, ardoa, txakolina eta ura egongo dira, nahi duten guztientzat. Bukatzeko, denak elkarrekin herrira itzuliko dira. – A.Z.