Plazako eraikin bat botako dute Azpeitian

Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Bi hilabeteko lanak. Aldamioak jarrita, berehala hasiko dira Azpeitiko Enparantza Nagusiko 3. zenbakidun etxea-ataria eraisteko lanak. Udaletik jakinarazi dutenez, aipatutako eraikin zaharra “egoera txarrean dago, eta horregatik botako dute”. Aurreikusitakoaren arabera, “bi hilabete inguru” beharko dituzte eraikina botatzeko, eta “uztailaren 20 ingururako” aldamioa kenduta izatea aurrikusten da. Bitarte horretan, azoka plazako postuak egokitu egingo dira, “postuetako arduradunekin hitz eginda bezala”. Argazkia: N.G.

Secciones