Ikasleen bertso saioak izango dira bihar Herriko Antzokian

Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:45h.

ELGOIBAR – Ikasturte honetan Ahozkotasuna eta bertsogintza egitasmoaren XIII. edizioan parte hartu duten Herri Eskolako eta Ikastolako umeen jaialdiak izango dira bihar (17.30 eta 19.00etan) Herriko Antzokian. Aurtengoan 261 umek parte hartu dute Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale elkarteak zuzendutako egitasmoan. Udalaren Euskara sailak ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko helburuarekin garatu den egitasmoan aritu diren ikasleen guraso eta senideak animatu nahi ditu biharko saioetara gerturatzeko. Sarrera doanekoa da. – J.L.

Secciones