Arrain-lonjaren gaia aztertuko du Mutrikuko Udalbatzarrak

Azpiegitura horren beharra aldarrikatzeko mozioa jorratuko dute alderdiek biharko Osoko bilkuran

Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

mutriku - Udalbatzarrak Mutrikuko arrain-lonjaren beharra aldarrikatzeko mozioa jorratuko du bihar arratsaldean ospatuko den Osoko Bilkuran.

EH Bilduk aurkeztutako mozio horren bitartez hainbat gauza eskatzen dizkio koalizioak Udalbatzarrari: “herriak berretsi egiten duela arrain-lonjaren nahia eta beharra;2014ko urrian Eusko Legebiltzarrak onartu zuen bezala, arrain salerosketarako beharrezkoak diren instalazioak egokitzea;Udalbatzarra osatzen duten hiru alderdiak Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jartzea herriaren nahia eta asmoa behingoz bete dadin;eta Alkatetzak aurreko puntua aurrera eramateko ardura bere gain har dezala”.

EH Bilduk “Udalbatzarreko hiru alderdien babesarekin” onartu nahi du aurkeztutako mozioa. - J.L.

Secciones