KIROLAK

Gaur amaitzen da Lazkaon kiroldegiko bazkidetzen epea

2018-2019 denboraldiko bazkidetza berritzeko, aldatzeko edo baja emateko azken eguna izango da

Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

lazkao - Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko bazkide-tza berritzeko epea gaur arte egongo da irekita. Hala, bazkidetza berritu nahi dutenek, baja eman nahi dutenek, ordainketa helbideratu nahi dutenek edo bazkidetza mota aldatu nahi dutenek azken eguna izango dute tramite horiek egin ahal izateko. Halako aldaketaren bat egin nahi dutenek kiroldegian bertan jakinarazi beharko dute, eta bertan emango zaie informazio gehiago.

Bestalde, kuota honen ordainketa kontu korronte bidez helbideratuta duten guztiei uztailaren 2an kobratuko zaie. Helbideratuta ez duten bazkideek, berriz, uztailaren 1era arteko epea izango dute ordainketa hori egiteko. Ordainketa egiterakoan, Joxemiel Barandiaran kiroldegiko bazkidetza dela adierazi beharko da ordain-agirian eta ondoren, agiri hori kiroldegian aurkeztu beharko dela azaldu dute Lazkaoko Udaletik.

Bestalde, gogorarazi nahi izan dute familia bazkidetzaren barruan ikasle edo langabe egoeran egoteagatik, 18 urtez gorako seme-alabak sartu ahal izateko, aldez aurretik egin behar dela eskaera, eta beharrezko agiriak kiroldegian aurkeztu beharko direla.

Tarifei dagokionez, esaterako, helduek urteko bonoa 146,95 euro ordaindu beharko lukete, eta udakoa, bestalde, 101 euro. Hauek udako igerileku estalgabea barne izango lukete, baina hala nahi ez duten helduek 112,15 euro ordaindu beharko dute kiroldegiko urte osoko bazkidetza. Estaligabeko igerilekuak ekainaren 9tik aurrera egongo dira irekita eta bertako bonoa bakarrik hartu nahi duten helduek 56,25 euro ordaindu beharko dute, gazteek 28, familiarra 82,10 eta jubilatuek, berriz, 61,40 euro. - M.A.