Liburu lanketa saioa egingo dute gaur arratsaldean Antion

Martes, 29 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:02h.

 ZUMARRAGA – Liburu lanketa taldeak topaketa antolatu du gaur arratsalderako. Antion elkartuko dira, 19.00etan, Lander Garroren Kontrarioa liburuari buruz hitz egiteko. Garroren lehen nobela da. 2010ean argitaratu zuen eta galtzaile baten ibili piperrak kontatzen ditu. Gaurko ekitaldia udal euskaltegiak eta Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute eta dinamizatzaile lana Gorka Azkaratek egingo du. – A.Z.