Korpus jaietako txupinazoa jaurtiko dute bihar 19.00etan

Martes, 29 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:00h.

ANOETA – Ostegunean ospatuko dute Anoetan Korpus eguna, baina bihar txupinazoa jaurtitzeko festa izango da. 19.00etan herriko txalapartariek kukuaren etorrera iragarriko dute plazan eta, ondoren, txupinazoa, kukuaren jaitsiera kanpai hotsekin eta haur danborrada izango dira, Loatzoko txarangak lagunduta. Aurtengoan pregoilariak Odol Emaileen Elkarteko Anoetako kideak izango dira. Horren ondoren, 20.00etan, sardina jatea izango da plazan eta 21.00etan Laket taldearekin erromeria. – M.S.S. 

Secciones