Etzi ‘Ondo ibili ondo izan’ irteera eta hitzaldia egingo dira Beasainen

Martes, 29 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:01h.

BEASAIN – Beste ostegunetan bezalaxe, Ondo ibili ondo izan irteera egingo da Beasainen. 10.00etan Gernika pasealekuko frontoitik abiatuko dira hirugarren adineko pertsonak herrian barrena ibilaldia egitera, eta horren ondoren Justo Mugica medikuak hitzaldia eskainiko du udaletxeko batzar aretoan elikadura osasuntsuari buruz. Ondoren hamaiketako osasuntsua emango zaie bertaratuei. – M.A.