Barreterapia genero ikuspegitik gaia landuko dute bihar Ordizian

Martes, 29 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 11:01h.

 ORDIZIA – Emakumeen Osasunaren Aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna izan zen astelehen honetan, eta horren harira, Ordiziako Udaleko Berdintasun arloak Zuhaizti elkartearen lankidetzan hitzaldi bat antolatu du. Kasu honetan gaia Umorea, zein ondo datorkigun! izango da eta barreterapia genero ikuspegiaz landuko da Miriam Herbon hizlariarekin. Bihar, 18.00etan, Zuhaizti zentroko bigarren gelan eskainiko da. – M.A.