Bazkaria egingo dute Klinken Munduko Begiak GKEaren alde

Martes, 29 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 10:59h.

HONDARRIBIA– Hondarribiko Klink elkarteak Sahara, Mali, Bolivia eta Mozambiquen itsutasunaren aurka lan egiten duen Munduko Begiak GKEaren aldeko bazkaria egingo du ekainaren 16an. Bazkariko txartelak zein egingo den opari zozketarakoak ere, ohi bezala, salgai daude Alzaga urdaiazpiko dendan, Kai Alde gozotegian, Done Pedron eta Batzokian. Joan ezin eta ekarpena egin nahi dutenek, ES05/ 20955039/9010/6133/8918 kontu zenbakian dute zero lerroa. – X.S.