Azpeitiko Udalak urarekin zegoen arazoa konpondu du Nuarben

Beizamako ur depositotik bideratu da ura auzora eta bertako depositoan ere egokitze lanak egin dira

Domingo, 27 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

azpeitia - Udalak Nuarbeko bizilagunek urarekin urteetan izan duten arazoari irtenbidea eman dio eta “gaur egun Nuarbeko etxe guztietara ur garbia eta kalitatezkoa iristen da”.

Udaletik azaldu dutenez, “Nuarbek bere ur deposito propioa du, eta ez dago sare nagusira lotuta. Horregatik, arazoa depositoan egon zitekeelakoan, Beizamako ur depositotik bideratu da ura auzora eta depositoan bertan egokitze lanak egin dira”. Era berean Nuarbeko ur hoditeria nagusia “garbitu, purgatu eta egokitu da”. Ur zikinen arazoari irtenbidea emateko 97.000 euro bideratu ditu Udalak.

Bestalde, nuarbetarrek eskatutako bus geltokiak ipini ditu bi noranzkotan eta horietara iristeko irisgarritasuna bermatu eta abiadura mugatuko duten zebra bideak margotu ditu. Horretarako 72.000 euro bideratu ditu. - J.L.

Secciones