Auzokonposta guneetara hileroko bisita, asteartean

A.M. - Domingo, 27 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 17:56h.

Errenteria - Hurrengo asteartean Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko sei guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Udalak. Auzokonpostaren ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 14.00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta betiko ibilaldia egingo dute: Agustinak, Gaztañoko bi guneak, Alaberga auzokoa eta, azkenik, Uztargi haurreskolarena.