Gazte laguntzaile izateko beka eskatu daiteke Lazkaon

Herriko kooperante batzuk haien esperientzia kontatzen. (Argazkia: N.G.)

Udalak beste behin ireki du deialdia eta Lazkaoko 20 eta 30 urte arteko gazteek egin ahalko dute eskaera

Domingo, 27 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

lazkao - Lazkaoko Udalak herriko gazte laguntzaileei emango dizkien bekak eskatzeko epea irekita dago dagoeneko. Laguntza hauek Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin garapeneko lankidetza ekintzetan parte hartzeko izango dira, bertara joan eta proiektu batean esku bat botatzeko. Herriko gazteei zuzenduta daude, hain zuzen ere, 20 eta 30 urte bitarteko gazteeei.

Eskaera egiteko gutxienez urte bete lehenagotik Lazkaon erroldatuta egon beharko da, eta eskatzaileak ezingo du lan harremanik izan GKE batekin. Eskaria egiten duen pertsona bakoitzak, gehienez 2.000 euroko laguntza jasoko du eta horretarako Udalak 6.000 euroko aurrekontua zehaztu du. Laguntzak eskatzeko epea urte amaiera artekoa izango da, orduan itxiko da hautagaitza. Eskaera orriak Udaletxeko harrera bulegoan daude eta bete ondoren, bertan aurkeztu beharko dira.

Beka honetako hautagaiak aukeratzeko honako irizpideak hartuko ditu kontuan Lazkaoko Udalak:● jarduera egin behar den herrialdeko hizkuntza edo ingelera ezagutzea, herrialdean landu behar den lan egitasmoa zein den, Gobernuz Kanpoko Erakunderen bateko partaide izatea eta lankidetzarako harremana izatea, eta azkenik, aurreko urteetan programa honetan parte hartu ez duten gazteek izango dute lehentasuna.

Bestalde, diru laguntza jaso ahal izateko bete behar diren baldintzak, berriz, honakoak izango dira: jarduera egin behar den herrialdean ekintza bukatu arte irautea, gutxienez hiru aste eta helburu berdinerako beste laguntza ekonomikorik ez jasotzea ere bai. Proposatutako denboraldirako istripu edo gaixotasun aseguru bat kontratatzea eta bide batez, Osakidetzak emandako osasun aholku guztiak betetzea ere eskatzen da. Amaitzeko, azken baldintza programa bukatutakoan, egindako lanaren memoria aurkeztea izango da. - M.A.

Secciones